Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘euskara eta euskaldunok’

Bere azken saioan -irakurteko zaletasuna duen euskaldun orok eskuratu beharko lukeen Eskarmentuaren paperak izenburuko liburu irakurgarri askoan- espainiar bati inoiz bururatuko ez litzaiokeen Gonbrowixz-en esaldi bat gogoratzen du Anjel Lertxundik: “Hemendik ehun urtera, artean gure hizkuntza existitzen bada…”. Esaldi horrek gogoeta pertsonal batera darama Anjel: “Hizkuntza agoniatsu batean ari naiz. Horrek idazle agoniatsu bihurtzen nau?”. Eta horri lotuta, kazetariek behin eta berriro eginten dioten galdera garratz-ankerra aipatzen du: “Zuk zergatik idazten duzu euskaraz?”; galdera mingarria, mingarririk bada, euskaraz idazteko erabakia hartu duen idazlearentzat. Lertxundiren hitzetan: “Hizkuntza hegemoniko batetik soilik begiratzen duen eta bere hizkuntza zurea baino duinagoa dela uste duen errespetugabe baten galdera da”.

“Hori bakarrik balitz, gaitzerdi” pentsatu nuen atzo La Razón egunkariaren orrietatik egan egiten nuen bitartean. Gauza bat baita bere hizkuntza zurea baino duinagoa dela pentsatzea eta beste bat -larriagoa nire ustez- bere hizkuntzaren duinagotasun horretatik abiatuta, zureaz trufa zorrotza egiten jardutea. Eta azken boladan, bigarren hau behar baino gehiago gertatzen ari delakoan nago.

(más…)

Anuncios

Read Full Post »

Euskalduna izatea, parke tematiko ibiltaria izatea bezalakoa da sarritan. Ebro ibaitik beherako lurralde zabaletan maiz aurkitzen ditugu han edo hemen guri buruzko zerbait irakurri izanagatik gure izaeraren klabe guztiak ezagutzen dituztela uste dutenak. Eta behin baino gehiagotan gertatu izan zaigu gurekin topo egin eta guri geuri klaseak ematen hastea, euskaldunak zernolakoak garen, zernolako akatsak ditugun, nola pentsatzen dugun eta horrelakoak azalduz.

euskara-763633-415x233

Barre gurea ematen du, benetan, sarritan guri buruz entzun behar izaten ditugunak entzutea. “Zuek euskaldunok, indarkeriaren ikutua daramazue erraietan”; “Zuek euskaldunok ez daukazue abstrakziorako gaitasunik, euskararen kontzeptualizazioa gauza konkretuetan gauzatzen baita”; “Zuek euskaldunok, hau, hori eta bestea…” Eta nork esan ezetz? Nork erantzun hainbat aldiz irakurri duten horrek ez duela ez oinik ez bururik?

(más…)

Read Full Post »

Gaur, Manuel Irujo fundazioak urtean-urtean banatzen dituen sarien emaitza ekitaldia ospatu da Lizarran. Eta urteroko ohiturari jarraituz, hantxe izan gara Iñaki Anasagasti eta biok, Koldo Viñualesen deiari erantzunez.

Aita Juan Jose Agirre eta biok, gaur, Lizarran

Aita Juan Jose Agirre eta biok, gaur, Lizarran

Aurten Juan Jose Agirre Lazkaoko beneditarra izan da saritua. Ondo saritua izan ere. Lan izugarria egin baitu Agirrek, azken lau hamarkadetan, Euskal Herriko gaur egungo historia osatzeko ezinbestekoak diren -eta izengo diren- dokumento eta agiri mota guztiak biltzen.

(más…)

Read Full Post »

« Newer Posts