Fuentes web
Entradas
Comentarios

Posts etiquetados ‘euskara eta euskaldunok’

Hasi berria dugun urte honetan, 1812ko Konstituzioaren -”Constitución de Cádiz” eta La Pepa izenekin ere ezaguna da- berrehungarren urte urrena beteko da. Hori dela eta hainbat ekitaldi aurrikusita dago, Espainiako erakunde ofizialen -eta ez hain ofizialen- esanetan, Espainiari naziotasuna eta askatasunaren bidea eman zion arau nagusia gogoratu eta ospatzeko. Urtean zehar aukera bat baino gehiago izango dugu, seguru [...]

Leer publicación completa »

Duela hila bete batzuk, Erkoreka abizena daramagun gizaki guztion jatorri-lekura egin nuen ostera baten berri eman nuen blog honetan (ikus “Jatorriko lekuak bisitatzen“, aurtengo apirilaren 22an argitaratutakoa). Nire arbasoak ere, jakina, inguru horretan izan zuten sorburua. Jata mendiaren hegoaldean. Birraitona, Rafael Erkoreka Andikoetxea, Larraurin jaio zen 1874an. Eta oraindik gaztea zela, Sollube mendiaren bestaldera etorri [...]

Leer publicación completa »

Euskararen eguna omen da gaur. Eta aitzaki hori hartuta, gogoeta edo gogorapena egin behar omen du politikari euskaldun orok euskararen egungo egoeraz eta etorkizunaz. Hori omen da zuzena eta ortodoxoa. Hori omen da “korrektoa”. Legezko politikari guztiek egingo omen dute gogoeta edota gogorapen hori. Lopez lehendakariak ere Xabier Leteren “Xalbadoren heriotza” ekarri omen du gogora. Eta horrela beste [...]

Leer publicación completa »

En el pleno de ayer, martes, se debatieron varias iniciativas relacionadas con la realidad plurilingüe del Estado español y su adecuada ordenación jurídica. Iniciativas que, al integrarse en el orden del día de lo que probablemente será la anteúltima sesión plenaria de esta legislatura, se vieren inevitablemente contaminadas por un intenso tufillo electoral. La primera [...]

Leer publicación completa »

Gizon bitxia izan zen Agosti Chaho. Zuberotarra. Atharratzekoa zehatzago esateko. “Atharraztarra niz sortzez baita bihotzez ere” utzi zuen behin idatzita. XIX mendeko lehen erdialdean bizi izan zen. Gizon mitozale, erdi zoro eta guztiz xinpletzat hartu izan du zenbaitek -gure artean ez da erraza, ez horixe, iraganeko euskaldun euskalzale eta aberrizale bati meritorik aitortzea- baina ezin uka daiteke, politikari dagokionez behintzat,  eta [...]

Leer publicación completa »

Patxi Lopez jaun txit agurgarriak -aste honetan jaso dudan gonbidapen batek Francisco Javier López Alvarez jartzen zuen; jakin nahi duenarentzat, Madrilgo Real Academia de Ciencas Morales y Políticas delakoak bidali zidan aipaturiko gonbidapena- Euskararen Aholku Batzorderako izendatu berri duen Jon Juaristik, nekazari eta artzai gixajoen hizkuntzatzat jo du euskara: “una lengua de sencillos aldeanos y [...]

Leer publicación completa »

Bere azken saioan -irakurteko zaletasuna duen euskaldun orok eskuratu beharko lukeen Eskarmentuaren paperak izenburuko liburu irakurgarri askoan- espainiar bati inoiz bururatuko ez litzaiokeen Gonbrowixz-en esaldi bat gogoratzen du Anjel Lertxundik: “Hemendik ehun urtera, artean gure hizkuntza existitzen bada…”. Esaldi horrek gogoeta pertsonal batera darama Anjel: “Hizkuntza agoniatsu batean ari naiz. Horrek idazle agoniatsu bihurtzen nau?”. [...]

Leer publicación completa »

Euskalduna izatea, parke tematiko ibiltaria izatea bezalakoa da sarritan. Ebro ibaitik beherako lurralde zabaletan maiz aurkitzen ditugu han edo hemen guri buruzko zerbait irakurri izanagatik gure izaeraren klabe guztiak ezagutzen dituztela uste dutenak. Eta behin baino gehiagotan gertatu izan zaigu gurekin topo egin eta guri geuri klaseak ematen hastea, euskaldunak zernolakoak garen, zernolako akatsak ditugun, nola pentsatzen [...]

Leer publicación completa »

Gaur, Manuel Irujo fundazioak urtean-urtean banatzen dituen sarien emaitza ekitaldia ospatu da Lizarran. Eta urteroko ohiturari jarraituz, hantxe izan gara Iñaki Anasagasti eta biok, Koldo Viñualesen deiari erantzunez. Aurten Juan Jose Agirre Lazkaoko beneditarra izan da saritua. Ondo saritua izan ere. Lan izugarria egin baitu Agirrek, azken lau hamarkadetan, Euskal Herriko gaur egungo historia osatzeko [...]

Leer publicación completa »

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.

Únete a otros 40 seguidores