Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 19/03/11

Gaur goizean ehundaka pertsona batu gara Bermeoko lameran, euskal gizartea arrantza tradizionalaren egoeraren larriaz ohartarazteko, Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak horren aurrean hartu duten jarrera pasiboa salatzeko -protesta saratatsua eginez- eta, horrela jarraituz gero, mendez mende gure itsasertzeari bizitasuna eman dion arrantza jardunak behin eta betiko bukaerara jo dezakeela aldarrikatzeko.

Gaur goizean, Bermeoko lameran hartutako irudiak

Hegaluzearen kanpaina amaitu zenetik hainbat hilabete igaro dira dagoeneko. Eta gezurra dirudien arren, tarte luze honetan, gure portuetako arrantzale zenbaitek hamairu eguneko itsasoratea egiteko aukera izan du bakar-bakarrik. Hamairu egun soilik sei hilabetetan. Zergatik?, galde dezake lehorreko ezjakinak. Gaurko arrantzaleek lan egiteko gogorik ez daukatelako? Ez horixe.  Ahal izanez gero, berehala sartuko lirateke ur handietara euren aparejoak luzatu eta arrantza zeregina betetzen. Zergatik, orduan? Itsaso gaiztoek utzi ez dietelako, agian? Ez bada. Hori ere ez da arrantzaleak etxean lotuta eduki dituen arrazoia. Izan dira, bai, eguraldi txarrak, olatu ikaragarriak eta itsaso okerrak. Baina egun lasai eguzkitsuak ere ez dira falta izan azken hilabeteetan. Are gehiago, kalma zuriko egunak, itsaso arriskutsukoak baino gehiago izan direla denbora-epe honetan esan daiteke. Ez dago arrainik? Bada… batzuetan gertatzen da, gertatu ere, itsasoan arrainik ez aurkitzea eta berriz ere etxera esku hutsik itzuli beharra. Baina oraingoan ez da falta berdelik itsasoan. Are gehiago, berdela bertan utzita etorri behar izan dute arrantzaleek lehorrera. 

Zein da, beraz, arrantzaleei itsasoratzea eragozten dien arrazoia?

(más…)

Read Full Post »

Seguir

Recibe cada nueva publicación en tu buzón de correo electrónico.

Únete a otros 60 seguidores