Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 13/06/10

San Antonio eguna da gaur. Ekainaren hamairua. Tradizio zaharraari jarraiki, Urkiolako santutegira joan behar dute neskazahar eta mutilzaharrak, San Antoniori mutil edo neskalaguna eskatzen. Trikitilarien abesti ezagunak, ondo jasota dauka ohitura hori: Aita San Antonio/Urkiolakoa/ Hamaika neska-mutil/uztartutakoa/ ai, oi, ai, uztartutakoa/.

Urkiolako pagadia

Gaur eguerdian, mutilzahar ezagun batekin egin dut topo. Urkiolatik bueltan omen zetorren. “Ez da egia izango…!” esan diot. “Ba… zer gura dok esatea ba… bai. Bertatik nator”, erantzun dit punttu bat lotsakor.  “Eta urtero bezalaxe, hantxe ibili dira gaur ere mutilzaharrak” gehitu du. “Tximistarriari bueltak ematen”. “Bueltak eman bai” ekion diot berriro. “Baina…  agertzen al dute benetako guraririk?”; “Egiten al dute behar den ahalegina tximistarriari bueltak emanez San Antoniori eskatzen diotena lortzeko?”. Bere erantzuna topikoa izan da: “Ahal duena egiten du bakoitzak…”.

(más…)

Read Full Post »

Seguir

Recibe cada nueva publicación en tu buzón de correo electrónico.

Únete a otros 61 seguidores